Ekonomia -
Lan-istripuak
Osalan: 'Euskadin ezin da langile bat bera ere hil lan istripuan'
Euskadin, uztailera arte, iaz baino % 0,7 lan-istripu gehiago izan dira; guztira, 21.194 baja izan dira.
Agentziak | Erredakzioa
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea lanean dabil jada, ikertzeko Euskadin izan diren azken bi lan-istripu hilgarriak; hain zuzen ere, Michelinen Gasteizeko lantegian igandean izan zena, eta asteartean Correoseko langile batek Gasteizen ere pairatu zuena. Lan Ikuskaritza aztertzen ari da segurtasun-neurriak behar bezala zaintzen ari ziren, eta Osalanek, bitartean, istripuen arrazoiak zehaztu beharko ditu.
Horren harira, Osalanek ostegun honetan azaldu duenez, Euskadin 2018ko ekainera arte 21.194 lan-istripu izan ziren bajarekin, hau da, % 0,7 igo dira, iazko epe berarekin alderatuz gero. Lan istripuetan hil diren pertsonak 17,15 igo dira lanegunetan, eta 2 etxetik lanera bidean eta aldrebes; iaz baino hildako bat gutxiago.
Zifrak lanorduetan eta lanetik etxera bidean edo aldrebes izandako istripuak hartzen ditu, berriz erortzeak barne. Lehenengo kasuan 17.806 izan ziren (+ % 0,2), bigarrenengoan aldiz, 2.300 (+% 3,7).
Lanorduetan izan ziren istripuen artean, 17.679 arin zauritu ziren (+ % 0,1), 12 larri (+ % 21,7) eta 15 hil ziren (2017ko zifra berbera). Bideko istripu arinak 2.274 (+ % 3,6) izan ziren, larriak 24 (% 9,1) eta bi pertsona hil ziren, 2017an baino bat gutxiago.
Eraikuntzan izan ziren ezbehar-kopuru gehien (49,9 baja mila langileko), Industriak (39,3 baja mila langileko), Lehen Sektorekoak (37,3 baja mila langileko) eta Zerbitzuak (16,01 baja mila langileko) jarraituta.
93 gaixotasun profesional berri
Bestalde, Euskadin urteko lehen zazpi hilabeteetan 93 gaixotasun profesional berri kontatu dituzte, eta bajak eragin dituzte. 2017ko epe berarekin alderatuta, % 0,9ko jaitsiera izan da; orduan 938 izan ziren.
Bajarik eragin ez duten gaixotasun profesionalen kasuak 1.138 igo ziren, hau da, % 6,8 gehiago. Bajarik gabeko 1.069 gaixotasun baino % 6,8 gehiago izan dira 2017ko urtarrila-uztailaren artean baino.
Alberto Alonso Osalaneko zuzenariak "katastrofikotzat" jo ditu datuak, izan ere, "euskal gizarte modernoan ezin da langile bat bera ere hil" lan istripuan.
Alonsok Gasteizko bi langileen heriotza deitoratu du, eta azken hilabeteotan laneko ezbehar-kopuruaren estatistikek ez dutela bariazio nabarmendik islatzen esan du, baina denbora gutxian hainbat istripu izan direla batera, azken egunotan Arabako hiriburuan bezala.
Egoera honek lan istripu askoizan diren sentsazioa ematen dio jendeari, gaineratu du Alonsok. Halaber, epe luzeetan joera estatistikoak aztertzea beharrezkoa dela nabarmendu du, baita urte askotakoak ere, datuak esanguratsuak izan daitezen.