Ekonomia -
Kontsumorako Prezioen Indizea
KPIa % 2,2an mantendu da abuztuan, argiaren eta erregaien garestitzea dela eta
Kontsumorako Prezioen Indize Harmonizatuari dagokionez, urte arteko inflazio tasa % 2,2an kokatu da. Espainiako Estatistika Institutuak irailaren 12an kaleratuko ditu abuztuko behin betiko datuak.
Agentziak | Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,2 igo da abuztuan, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, eta urte arteko inflazio tasa % 2,2an mantendu da, INE Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan aurreratutako datuen arabera.
Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez, batez ere argindarraren garestitzearen ondorioz igo da urte arteko inflazioa; izan ere, erregaien prezioak igoera txikiagoa izan du abuztuan, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta.
Ostegun honetan INEk kaleratutako datuak baieztatuz gero, urte arteko inflazioak 24 hilabete egin ditu positiboan. Ondorioz, iazko datuekin alderatuta, prezioak % 0,2 garestitu dira azken hilabetean.
Urtarrilean, urte arteko inflazioa % 0,6 igo zen Espainiako Estatuan (16 hilabetean izandako igoerarik txikiena). Otsailean, ordea, inflazioak % 1,1eraino egin zuen gora. Martxoan eta apirilean antzeko datuak lortu ostean, maiatzean % 2ra igo zen, erregaien garestitzea dela eta. Ekainean, urte arteko inflazioa % 2,3ra igo zen, eta, aurreko hilabetean, igoera hamarren bat txikiagoa izan zen (% 2,2an kokatu zen).
Kontsumorako Prezioen Indize Harmonizatuari dagokionez, urte arteko inflazio tasa % 2,2an kokatu da abuztuan. Datu hori baieztatuz gero, azken hilabetean hamarren bateko beherakada izango luke KPI Harmonizatuak.
Espainiako Estatistika Institutuak irailaren 12an kaleratuko ditu abuztuko behin betiko datuak.