Ekonomia -

Istripua

Correoseko langile bat hil da Gasteizen, motorrak furgoneta baten kontra talka eginda

Biktima 39 urteko emakume bat da. Ezbeharra Jundizko industrialdean gertatu da, astearte eguerdian.

Jundiz. Argazkia: EiTB
Jundiz. Argazkia: EiTB
Jundiz. Argazkia: EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Correoseko langile bat (39 urteko emakumea) hil da Gasteizen astearte eguerdian, lan-istripuan; izan ere, banaketa egiteko erabiltzen ari zen motorrak furgoneta baten aurka egin du talka.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 12:21ean gertatu da, Zuazobidea eta Zorrolleta kaleen arteko bidegurutzean, Jundizko industrialdean. Emakumea, istripua gertatu denean, bertan ari zen banaketa egiten; Eferi hainbat sindikatu-iturrik jakitera eman diotenez, aldi baterako langilea zen, eta duela gutxi kontratatu zuten.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Lan-istripuak Araba Gizartea Ekonomia Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa