Ekonomia -
Kontsumorako Prezioen Indizea
KPIa % 2,3an mantendu da Euskadin eta % 2,4 igo da Nafarroan, uztailean
Halaber, prezioak % 0,5 jaitsi dira, ekaineko datuekin alderatuta. Lurraldeka, urte arteko tasa % 2,5ekoa izan da Gipuzkoan, % 2,2koa Bizkaian, eta % 2koa Araban.
Agentziak | Erredakzioa
Urte arteko inflazioa % 2,3an mantendu da uztailean, Euskadin, eta % 2,4 igo da Nafarroan. Prezioak % 0,5 jaitsi dira, ekaineko datuekin alderatuta.
Estatistika Institutu Nazionalak astearte honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera, urteko tasa % 0,5ean dago.
Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoan urte arteko % 2,5eko tasa izan du, Bizkaian % 2,2, eta Araban, % 2.
Urtean zehar, oraingoz, prezioak % 0,4 igo dira Araban eta Nafarroan, eta % 0,7 Gipuzkoan.
Produktu eta zerbitzuei buruz, urte arteko tasa Euskadin igo egin zen elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan (% 0,2), edari alkoholdunak eta tabakoa (% 2,8), arropa eta oinetakoak (% 1,3), etxebizitza (% 4,3) eta etxeko gauzak (% 0,8).
Honako hauek ere igo dira: garraioa (% 5,8), komunikazioak (% 2,8), hezkuntza (% 1,0), hotelak, kafea eta jatetxeak (% 1,7) eta besteak atala (% 1,0).
Medikuntza eta aisialdia eta kultura, aldiz, jaitsi egin dira, % 0,2 eta % 0,6, hurrenez hurren.
KPIa % 2,4 igo da Nafarroan uztailean, iazko hil bereko datuekin alderatuta. Ekainarekin alderatuta hamarren bat jaitsi da, baina aurten % 0,3 egin du behera.
Urteko arteko inflazioan, prezioak kontsumo talde guztietan igo dira, aisialdia eta kulturan (- % 1,2) eta etxeko gauzetan (- % 0,2) izan ezik. Batez ere garraioan egin du gora, eta etxebizitza bigarren postuan dago ( % 5,5).
Hotelak, kafea eta jatetxeetan igo dira prezioak (% 3,0), elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan (% 2), komunikazioak ( 2), edari alkoholdunak eta tabakoa (%1,6), medikuntza (% 1,7), arropa eta oinetakoak (% 1,1), hezkuntza (% 0,5) eta besteak (% 0,3) .
Espainian, KPIa % 2,2 igo da uztailean, hau da, hamarren bat ekaineko datuekin alderatuta. Elikagaiak eta aisialdia jaitsi direlako izan da, eta etxebizitzak eta hotelak gora egin dutelako.