Ekonomia -

Lan gatazka

Taxilariek bertan behera utzi dute greba

Erabakia "su-etena" dela azaldu dute taxilariek. Mobilizazioak egingo dituzte berriz irailetik aurrera "neurri errealak aplikatu ezean".

Taxilariak Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE
Taxilariak Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE
Taxilariak Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taxilariek greba bertan behera uztea erabaki dute gauean, Sustapen Ministerioak VTC baimenak arautu nahi dituzten erkidegoei horretarako aukera emateko konpromisoa hartu ondoren, Radio Euskadik aurreratu duenez.

Hiru eguneko grebaren ostean, Estatuko beste lekuetan bezala, Taxiaren Euskal Federakundeak ere bertan behera utzi zuen VTC eta taxien ratioa betetzea eskatzeko greba.

Ohar baten bidez jakinarazi zuenez, orain Jaurlaritzari dagokio bidaiarien garraiobidea arautzea, hori dela eta, "konfiantza" izango dute, eta irailean araudia garatzea espero dute.

Garraio Konferentzia Nazionala Madrilen bildu ondoren, batzarrak egin dituzte taxi-gidariek, eta mobilizazioak amaitzea erabaki dute.

Erabakia "su-etena" dela azaldu dute taxilariek. Bartzelonako eta Madrilgo taxi-gidariek ere erabaki dute greba bertan behera uztea.

Fedetaxi taxiaren sektoreko elkarte nagusiak zehaztu duenez, lanuzteak bertan behera uztea "ez da agur" esatea, "baizik eta gero arte". Gainera, ohartarazi duenez, taxilariek mobilizazioak egingo dituzte berriz irailetik aurrera "neurri errealak aplikatu ezean".

Organizazioaren iritzian, ez dira nahikoak izan Sustapen Ministerioak proposatutako neurriak, baina taxilarien bileretan lanuzteak bertan behera uzteko erabakia, kolektiboa bat eginda mantentzeko, errespetatu egiten dute.

Fedetaxi, ordea, beldur da sektorea ez ote den "aukera ezin hobea galtzen aldarrikapenak lortzeko, Sustapen Ministerioak eskainitako behin behineko neurrien ordez".

Miguel Angel Leal Fedetaxiren presidentearen esanetan, autonomia erkidegoek VTC baimenak emateko eskumenak hartzen ote dituen erabakitzea "hanka-sartzea da", sektorea zatituko duelako eta "17 gatazka egin, eta denbora eta baliabideak ematera," beharko dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Nafarroa Araba Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Garraio publikoa Taxiak