Ekonomia -

Greba

Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako taxilariek greba luzatuko dute; Gipuzkoakoek ez

Espainiar Estatuan, mobilizatuta jarraitzen dute Sustapen Ministerioaren aurrean, Gobernuaren “keinu berri” baten zain.

Taxilariak, Donostian geldituta / EFE.
Taxilariak, Donostian geldituta / EFE.
Bizkaiko eta Arabako taxilariek greba luzatzea erabaki dute

1:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako taxilariek lanuzteekin jarraituko dute asteazken honetan, eta beste hirietako lankideen mobilizazioekin bat egingo dute. Gipuzkoan berriz lanera bueltatzea erabaki dute.

Iñaki Pardo Taxien Euskal Federazioko diruzainak azaldu duenez, Uber eta Cabify bezalako gidariak dituzten ibilgailuen baimena mugatzeko greban jarraituko dute Bizkaiko taxilariek. Hala, beste hirietako lankideei elkartasuna eta babesa adierazi nahi diete, 30 taxiko VTC baimen bat aurreikusten duen legea onartu ostean.

Gauzak horrela, Bizkaiko 200 bat taxilariak Loiuko aireportu inguruan bilduko dira goizean. Jarraian, Leioako etorbidea hartuko dute Getxoko noranzkoan, eta Bilbo erdiguneraino joango dira protesta egiteko.

Bilbora iristean, Euskalduna zubitik igo eta Kale Nagusitik Moyua Plazaraino iritsiko dira. Ondoren, Kale Nagusira bueltatuko dira eta San Mames inguruan 20 minutuko protesta egingo dute. Azkenik, Leioako etorbidea hartuko dute, Loiuko aireportura bueltatzeko. Taxilariek Sustapen Ministerioarekin egingo duten bileraren ostean hartzen dituzten erabakien zain egongo dira bertan.

Pardok jakinarazi duenez, ospitaletara joan-etorriak egiteko eta premiazko beste kasu jakin batzuetan zerbitzu minimoak mantentzea onartu dute Bizkaiko taxilariek asteartean egin duten bileran.

Jose Luis Abalos Sustapen ministroak iragarri duenez, asteazken honetan Espainiako Garraioen ezohiko Batzarra egingo dute, mugikortasun arloan zerbitzuen eskaintza handitu eta lehiakortasuna eta koordinazioa hobetzeko asmoz.

Euskal Federazioko diruzainak azaldu duenez, alokairuko ibilgailu txoferdun (VTC) baimenak emateko eskumenak Autonomia Erkidegoei transferitzea espero dute euskal taxilariek. Ildo horretatik, joan den astelehenean Sustapen Ministroak taxi-gidariekin izan zuen bileran lortutako akordioak plazaratzea eskatu du Pardok.

Taxien Euskal Federazioaren iritziz, Euskadin 30 taxiko VTC baimen bat aurreikusten duen legea onartuz gero, “sektorea arriskuan” jarriko litzateke, Uber edo Cabify bezalako enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuek “konpetentzia desleiala” suposatzen dutela arrazoituta.

Borja Musons Taxien Euskal Federazioko presidentak azaldu duenez, orain arte egindako lanuzteek jarraipen zabala izan dute EAEn, ia erabatekoa.

Musonsek salatu duenez, astelehen gauean, 25 bat taxik doan eraman behar izan zituzten Loiuko aireportura heldutako azken hegaldietako bidaiariak, autobusik ez zegoelako.

Espainiako Gobernuaren keinu baten zain

Espainiar Estatuan, mobilizatuta jarraitzen dute Sustapen Ministerioaren aurrean, Gobernuaren “keinu berri” baten zain, Taxilarien Federazio Profesionaleko presidenteorde Jesus Fernandezek eta Fedetaxiko presidente Miguel Angel Lealek esan dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Garraio publikoa gaur Taxiak Zer gertatu da gaur Cabify enpresarekin?