Ekonomia -
Astelehen honetan Bilbon
Bizkaiko pentsiodunek elkarretaratzea egingo dute berriro 'pentsio duinen' eske
Magdalena Valerio Lan ministroarekin bilduko da elkartea asteartean, Estatuko beste elkarteekin batera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken sei hilabeteetan bezala, Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak elkarretaratzea egingo du berriro astelehen honetan Bilboko Udaletxe parean, pentsio "duinak" eskatzeko. Astero bezala, mobilizazioa 12:00etan izango da.
Egun bat geroago, asteartean hain justu, Magdalena Valerio Lan ministroarekin bilduko dira Bizkaiko pentsiodunak, Estatuko beste elkarteekin batera.
Batzarra Madrilen izango da, eta pentsiodunek iragarri dute euren betiko aldarrikapenak eramango dituztela: pentsioak igotzea KPIren arabera; alarguntza-pentsioaren inguruan hitzartutako akordioa betetzea; 1.080 euroko pentsio minimoa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata; eta iraunkortasun faktorea bertan behera uztea, besteak beste.