Ekonomia -

PFEZ

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ogasunek zerga-salbuespena duten sariak handitu dituzte

Erreformaren bidez, loteria eta apustuen bidez jasotako 10.000 eurorainoko sariekin ez da zergarik ordaindu behar aurten; 2019an 20.000 eurotan ezarriko dute muga eta 40.000 eurotan 2020an.

Arangoitiko bizilagunak, Erregetako Loteriako aurtengo lehen saria ospatzen. Argazkia: EFE
Arangoitiko bizilagunak, Erregetako Loteriako aurtengo lehen saria ospatzen. Argazkia: EFE
Arangoitiko bizilagunak, Erregetako Loteriako aurtengo lehen saria ospatzen. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ogasunak onartu egin dute loteria edo apustuen bidez jasotako sarien zerga-ordainketaren sistema aldatzea eta, horrela, 10.000 eurorainoko sariek ez dute PFEZa ordaindu beharko 2018an, orain arte ez bezala, 2.500 eurotan baitzegoen.

Ogasunek ohar banatan zabaldu dutenez, neurriaren bidez Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako muga berrietara egokitu nahi dute.

Gauzak horrela, zerga-salbuespena duten sariak gaur egungo 2.500 eurotatik 10.000 eurotara aldatuko da, baina 2018ko uztailak 5etik aurrera eraginda.

Halaber, 2019.ean, ez dute zergarik ordaindu beharko 20.000 euro edo gutxiagoko sariak irabazten dituzten zergapekoek.

Azkenik, 2020an, 40.000tik beherako sariak ere ez dira aitortu beharko. Kantitate horretatik aurrera, % 20ko zerga ordaindu beharko da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erregetako loteria Bizkaia Gipuzkoa Araba Errenta aitorpena Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Loteria Zerga politika gaur Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak