Ekonomia -
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
KPIa % 0,2 igo da EAEn eta % 0,4 Nafarroan, ekainean
Urte arteko inflazio tasa % 2,3 eta % 2,5 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaien, elikagaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,2 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 0,4 Nafarroan ekainean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.
Urte arteko inflazio tasak % 2,3 eta % 2,5 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaien, elikagaien (frutak bereziki) eta argindarraren garestitzearen ondorioz.
Urtea hasi zenetik 0,3 puntu igo da Kontsumorako Prezioen Indizea EAEn eta 0,4 puntu Nafarroan.
Estatu espainiarreko datuei dagokienez, azken hilabetean % 0,3 garestitu dira prezioak. Halaber, urte arteko inflazio tasa % 2,3 igo da ekainean.