Ekonomia -

Doikuntza

Espainiako Gobernuak defizitaren helburua % 2,7ra igo du 2018an

Sanchezen Gobernuak bost hamarren gehitu dizkio Rajoyren exekutiboak ezarritako kopuruari, gerora 'doikuntza handiak' saihesteko.

Calviño, Kongresuan egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE
Nadia Calviño, Ekonomia ministroa. EFE
Calviño, Kongresuan egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 2018ko eta 2019ko defizitaren helburua igo du, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2,7ra eta % 1,8ra, hurrenez hurren, Nadia Calviño Ekonomia ministroak iragarri duenez.

Calviñok prentsaurrekoa eman du Bruselan eta azaldu du Sanchezen Gobernuak egindako analisiek beharrezko ikusi dutela Rajoyren exekutiboak ezarritako helburuak igotzea (% 2,2 eta % 1,3, hurrenez hurren). Gobernu sozialistaren ustez, helburu horiek "ez dira errealistak" eta "neurriak hartu ezean" aurrekontuaren desbideratzea % 2,7koa izango litzateke 2018an, eta % 2,2, 2019an.

Erantsi duenez, PPren Gobernuaren helburuei eutsiz gero, gerora "doikuntza handiak egin beharko genituzke eta kalte handia egingo liokete ekonomiaren susperraldiari".

2019an hazkundea "lauzpabost hamarren" jaitsi ahal da, eta horrek enpleguari egingo lioke kalte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak