Ekonomia -

IRUÑEA

Volkswagen T-Cross berria Landabenen egingo dute

Iruñeko lantegiak Polo modeloa egiten du orain. Urte amaieran bigarren modelo hori egiten hasten denean, 350.000 ibilgailu egingo ditu urtean.

Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. Artxiboko argazkia: EFE
Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. Artxiboko argazkia: EFE
Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen autogile alemaniarrak iragarri duenez, bigarren modelo bat egingo du urte amaieratik aurrera Iruñeko Landaben industrialdean duen lantegian: T-Cross berria. Polo modeloa egiten jarraituko du eta beste ibilgailu hori egiteari ekiten dionean, 350.000 ibilgailu egingo ditu urtean (egun, 244.000 egiten ditu).

Autogile alemaniarrak egindako kalkuluen arabera, langile kopurua % 10 haziko da Iruñeko lantegian T-Cross berria ekoitzi ahal izateko.

Andreas Tostmann Volkswageneko logistika buruak adierazi duenez, "T-Cross eta Polo modeloek plataforma modularra partekatzen dute, eta, hori dela eta, efizientzia alorrean abantailak lortuko dira biak Nafarroan eginda".

Alemaniako enpresak 1.000 milioi euroko inbertsioa egingo du 2019ra arte T-Cross eta Polo modeloak Nafarroan ekoizteko.

Emilio Saenz Landabengo fabrikako zuzendaria pozik agertu da erabakiarekin. Urte amaieran hasiko dira T-Cross berria (Polo autoaren SUV bertsioa) ekoizten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroako albisteak Lana albisteak Alemania bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Volkswagen Industria sektorea gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan