Ekonomia -

Hezkuntza

Hezkuntza lege berri baterako oinarriak onartu ditu Jaurlaritzak

Steilas, LAB eta CCOO sindikatuek errefusatu egin dute dokumentua, baita Ehige eskola publikoko gurasoen elkarteak ere.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "Akordiorako oinarriak" dokumentua onartu du astearte honetan; Euskadirako Hezkuntza lege berri bat idazteko balio izango du, eta Legebiltzarrera bidaliko dute. Steilas, LAB eta CCOO sindikatuek eta Ehige eskola publikoko gurasoen elkarteak errefusatu egin dute.

Hezkuntza Sailak bultzatutako partaidetza prozesu baten emaitza da dokumentua. Irailean hasi zuten bost lan mahaitan, bizikidetza, hizkuntza, ebaluazio, hezkuntzaren modernizazio eta zentroen autonomia gaiei buruz.

Erakunde eta herritarren 100 ekarpen baino gehiagorekin osatu dute, baita Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako proposamenekin ere, izan ere, haiek berraztertu zuten, eta kontuan izan diren ekarpenekin irten zen; Ehigek eta Steilas, CCOO eta LAB sindikatuek kontra bozkatu zuten.

Erakunde horiek faltan botatzen dute testuak euskal hezkuntza sistemaren finantzakerari buruzko alderdiak jasotzea. Egun, eskola publikoek eta itunpekoek osatzen dute. Sare publikoak hezkuntza sistemaren ardatz nagusian leku garrantzitsua izatea ere nahi dute.

Gobernu kontseiluaren bileraren ostean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, dokumentua Legebiltzarrera bidaliko dute, alderdiek alderatu dezaten. Halere, Ganberak erabakiko du nola izapidetu, adierazi du.

"Jatorri plural"eko testua dela esan du, eta Euskadiko Eskola Kontseiluak "zehaztu eta aberastu" duela. Euskal Hezkuntza Publikoak 25 urte dituela gogorararazi eta "euskal hezkuntza eredua" arau berri berri baterantz bideratu behar dela nabarmendu du, "aldaketa zorabiagarrien" bi hamarkadaren ostean.

Legebiltzarrera eramango duten testuak etorkizuneko Hezkuntza lege autonomikoaren oinarri izatea du helburu, eta honako erronka hauek jorratzen ditu: sistemaren modernizazioa, bizikidetzari fabore egitea eta eskolatze ez diskfriminatzailea bermatzea.

Ebaluazio prozedurak indartzea, euskara ardatz nagusi duen hezkuntza eleaniztuna egonkortzea eta zentroei autonomia gehiago ematea ere helburuen artean daude, haien proiektu propioak garatu ditzaten, berezitasunen arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza