Ekonomia -

OPOSAKETAK

2.100 lagun ari dira Nafarroako Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako LEPa egiten

211 lanpostu daude jokoan. Hainbat sindikatuk kritikatu egin dute Lanpostu Eskaintza Publiko honen prozedura eta UPNk Hezkuntza Sailaren Giza Baliabideetarako arduradunaren dimisioa eskatu du.

LEPera aurkeztu diren haugai batzuk, gaur, Iruñean. Argazkia: EiTB
LEPera aurkeztu diren haugai batzuk, gaur, Iruñean. Argazkia: EiTB
2.100 oposiziogile lehian, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako LEPan

1:01

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azterketa eguna dute hau Iruñean. 2.100 pertsona aurkeztu dira Nafarroako Gobernuak deitu duen Hezkuntza LEPera, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako lanpostu bat lortzeko asmoz.

211 lanpostu daude jokoan: 184 Bigarren Hezkuntzan eta 27 Lanbide Hezkuntzan.

IES Navarro Villoslada eta Iturrama institutuetan ari dira azterketak egiten, goiz eta arratsalde.

Probek ekainaren 25etik 29ko astean jarraituko dute.

Kritikak

Polemikak zipriztindu du LEP hau. Atzo bertan CSIP Navarra sindikatuak salaketa jarri zuen Nafarroako Goi Ikuskaritzan "irregulartasun larriak" salatuz oposaketen aurkezpen ekitaldian. Antza, hainbat hautagaik uste dute euren eskubideak urratu direla eta horretan oinarritu dute salaketa.

Nafarroako CC.OO. sindikatuak ere "kaosa eta inprobisazioa" leporatu die Lan Eskaintza Publikoa kudeatzen ari direnei: "harri eta zur gaude antolakuntza gabeziak, aurreikuspen falta eta Hezkuntza Saila erakusten ari den esperientzia faltarekin".

Azkenik, Alberto Catalan UPNk Hezkuntza Batzordean duen bozeramaileak Hezkuntza Sailaren Giza Baliabideetarako arduradunaren dimisioa eskatu du "deialdi honetan egiten ari den kudeaketa negargarriaregatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Lan Eskaintzak