Ekonomia -
OPOSAKETAK
Bigarren Hezkuntzako 1.300 lanpostuetako bat lortzen saiatuko dira 3.400 lagun
EAEko Hezkuntza Sailaren LEParen lehen proba, LHko 174 postu eskuratzeko, ostegunean izan zen. Gaurkoan, Bigarren Hezkuntzako espezialitateen txanda izango da.
EITB.EUS
Barakaldoko BECean berriz ere milaka opositore bildu dira larunbat honetan. Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kaleratu duen LEP edo Lan Eskaintza Publikoaren baitan bildu dira. Ostegunean LHko irakasleentzako izan zen proba, eta gaur, berriz, Bigarren Espezialitateen txanda izango da.
1.300 lanpostu daude jokoan, eta 3.400 hautagaik eman dute izena LEP horretan parte hartzeko.
Gaur froga teorikoa eta praktikoa egingo dute, eta gainditzen dutenek, datorren astean, programa didaktiko bat aurkeztu eta defendatu beharko dute lehenik, eta unitate didaktiko bat prestatu eta aurkeztu ondoren.
Hezkuntza Sailetik gogorarazi dute LEP honetan 1.511 lanpostu eskainiko direla: gutxi batzuk Lanbide Heziketaren alorrean eta gehienak, Bigarren Hezkuntzan.