Ekonomia -

Martxa

Ezkerraldeko langabeziaren aurka 'premiazko neurriak' eskatu dituzte Sestaon

Martxaren antolatzaileek salatu dutenez, "langabezia-prestaziorik jasotzen ez duten" 12.500 langabe daude Ezkerraldean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira larunbat honetan Sestaon (Bizkaia), "Ezkerraldeko langabeziaren eta pobreziaren aurkako" martxarekin bat eginda. "Premiazko neurriak, berehalakoak eta zehatzak" eskatu dituzte, "Ezkerraldeak pairatzen dituen langabezia-tasa handia eta bazterketa soziala direla-eta".

Langabezian dauden lagunen batzordeek, auzo-elkarteek, talde feministek, pentsiodunek, sindikatuek, etxegabetutako familiek eta elkarte sozialeek deitutako martxa izan da. Salatu duenez, "langabezia-prestaziorik jasotzen ez duten" 12.500 langabe daude Ezkerraldean, baina "langabezian edo lan bila dauden pertsonak 21.000 dira".

Ezkerraldeko hainbat enpresetako langileek parte hartu dute mobilizazioan, hala nola, La Naval, Productos Tubulares, G.S. Hydro, Portugaleteko Lombide Garbiketak, Etxeko Laguntza Zerbitzua (SAD), eta Usoa Tailerrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Sestao albisteak Azken ordukoa Bizkaia Lana berriak Gizartea Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Manifestazioak