Ekonomia -

AZTERKETEN USTEZKO FILTRAZIOA

Osakidetzak lau espezialitateko lan eskaintza publikoa geldiarazi du, behin-behinean

Neurriak Kirurgia Plastiko, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Anestesia eta Kardiologia espezialitateei eragiten dio.

Osakidetzako azterketak. ETBko artxiboko bideo batetik aterako pantaila-irudia.
Osakidetzako azterketak. ETBko artxiboko bideo batetik aterako pantaila-irudia.
Hiru espezialitatetako azterketak geldiarazi ditu Osakidetzak

1:03

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 2018ko lan eskaintza publikoa bertan behera utzi du lau espezialitatetan, behin-behinean, azterketan filtrazioak izan ote ziren argitzeko zabaldutako espediente informatiboa ebatzi bitartean, Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan baieztatu duenez.

Neurriak hiru alor hauei eragiten die: Kirurgia Plastiko, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Anestesia eta Kardiologia. Gainerako ataletan aurreikusitako egutegia mantenduko da.

Mugicak eta Andoni Arcelay Asistentzia Medikoko zuzendariak agerraldia egin dute asteazken goizean, neurri horren berri emateko.

Azaldu dutenez, Angiologia eta Hodietako Kirurgia, Anestesia eta Kardiologia kategorietan informazio-espedientea zabaltzea erabaki du Osakidetzak. Horrez gain, espedientea ebatzi bitartean, espezialitate horietako azterketa prozesuak geldiarazi ditu.

Bestalde, ez du baztertzen informazio-espediente gehiago irekitzea probak egin ondoren lortutako emaitzak zalantzazkoak diren kategorietan.

Lan eskaintza publikoaren hiru kategoria mediko bertan behera uztearekin “nahikoa ez” dela adierazi du ELAk, eta gertatutakoaren “ikerketa zorrotza” eskatu du. Gainera, “atzotik, lan eskaintza publikoaren emaitzak webetik kendu eta publikoak ez” direla salatu du sindikatu abertzaleak.

Bestalde, LAB sindikatuak iragarri duenez, ostegun honetan Fiskaltzarekin bilduko da, 10 kategoria baino gehiagotan “antzemandako irregulartasun guztien” berri emateko.

“Egoeraren larritasuna” azpimarratu ondoren, “irregulartasunak baieztatzen dituzten testigantza gehiago” heltzen ari zaizkiola ziurtatu du LABek agiri batean. “Mediku espezialista gehienen artean ekiteko ohiko modua izango litzateke”, salatu du sindikatuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lan-eskaintzak gaur