Ekonomia -

ELKARRETARATZEA

Emakumeentzat pentsio 'propioak eta duinak' aldarrikatu dituzte Bilbon

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak bat egin du maiatzaren 26rako pentsiodunek deitu dituzten manifestazioekin.

Bilbao, gaur. Argazkia: Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa.
Bilbao, gaur. Argazkia: Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa.
Bilbao, gaur. Argazkia: Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume talde batek elkarretaratzea egin du, goizean, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren parean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, "pentsio duinak eta propioak"  aldarrikatzeko.

"Bidelagun ikusten dugu Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua, mobilizazioaren bidez aldaketak lortu ahal direla sinesten dutelako, eta mobilizazioaren bidez egin ditugulako ikusgarriak sistema kapitalista heteropatriarkal honek ezkutatu nahi dituen egoera bidegabeak. Horregatik egiten dugu bat maiatzaren 26rako deitu dituzten manifestazioekin", esan dute.

Emakumeen lana aitortzeko eskatu diete erakundeei, eta pentsio duinak bermatzeko legedia moldatzea eskatu dute. "Emakumeon lana aitortzea eta eskubide iturri bihurtzea izango da pentsio duin bat ziurtatzeko bidea", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak