Ekonomia -
Zerrenda
EAEko gasolindegi merkeenak
Kontsultatu hemen lurraldez lurralde zeintzuk diren gasolindegi merkeenak eta garestienak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko bi gasolindegi merkeenak Bilbo-Bermeo errepidean (BI-631) daude, 11. kilometroak, eta Gabai Oil enpresarenak dira. Garestienak, aldiz, Petronorrek N-634 errepideko 115. kilometroan duena eta Repsolek Enekuriko gainean duena dira.
Gipuzkoan, salneurri txikienak Eroskik ditu, Garbera Bidean, eta handienak Repsolek, Donostiako Begiristain Doktorearen kalean, 271. zenbakian.
Araban, gutxiago gastatzeko Eroskik Gasteizko Zaramaga kaleko 1. zenbakian duen gasolindegira joan beharra dago. Ordea, erregai garestiena Shell-ek Gamarrako Atearem 7. zenbakian dago.
Datuok OCU Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak eman ditu ezagutzera, Estatuko 9.700 gasolindegi eta 1,6 milioi salneurri aztertu eta gero.