Ekonomia -

Bilbo

Errugbi finaletako hotelen prezioak aztertuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak

Bisitari batzuk hotelen prezio altuengatik kexatu dira, egonaldiak ohi baino askoz garestiagoak izan baitira.

Zale talde bat Bilboko terraza batean. Argazkia: EFE
Zale talde bat Bilboko terraza batean. Argazkia: EFE
Zale talde bat Bilboko terraza batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errugbi finaletan zehar Bilboko hotelek aplikatutako prezioak aztertuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak, “gehiegikeria edo lehiakortasunaren aurkako praktikaren bat” egon den egiaztatzeko.

Erakundeek egindako zenbaketaren arabera, errugbi finalek 80.000 bisitari baino gehiago ekarri zituzten Bizkaiko hiriburura. Gales, Ingalaterra, Irlanda eta Frantziako taldeek jokatu zuten San Mamesen. Azken egunetan komunikabideek jakitera eman dutenez, bisitari batzuk hotelen prezio altuengatik kexatu dira, egonaldiak ohi baino askoz garestiagoak izan baitira.

Hotel sektorearen salneurrien inguruko informazioa eskatu duela azaldu du gaur Lehiaren Euskal Agintaritzak agiri batean.

“Gehiegikeria edo lehiakortasunaren kontrako praktikaren bat egon den egiaztatzeko”, prezioak aztertuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak, “hiriak etorkizunean beste ekitaldi batzuk hartzeko oztopo ala aurrekari ez bihurtzeko”.

Horretarako, hotel bakoitzaren batezbesteko salneurriak alderatzeko informazioa eskatu du erakundeak, baita goi-denboraldian aplikatutako tarifak maiatzaren 11-13ko asteburukoekin (finalak jokatu zirenean) konparatzeko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Errugbia Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Turismoa Euskadi EAE Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Turismo-ostatuak Euskadi