Ekonomia -

Lan Ministerioa

3.651 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean Hego Euskal Herrian

EAEn 2.260 pertsona gutxiago daude lan bila, eta 1.391 gutxiago Nafarroan, martxoko datuekin alderatuta.

Lanbideren bulego bat. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
3.651 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean Hego Euskal Herrian

1:03

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 3.651 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean, Espainiako Gobernuak jakinarazi dituen azken datuen arabera. Guztira, 159.423 langabe zeuden Hego Euskal Herrian apirilean.

Zehatz-mehatz, 2.260 pertsona gutxiago (-% 1,78) daude lan bila EAEn, martxoko datuekin alderatuta, eta 124.904 langabe daude guztira. Nafarroan, aldiz, 1.391 langabe gutxiago (-% 3,87) daude, eta 34.519 pertsona daude lanik gabe.

Urtebetean, hau da, 2017ko apiriletik, 12.104 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, hau da % 8,83 gutxiago. Nafarroako Foru Erkidegoari dagokionez, urtebetean 3.586 pertsona gutxiago daude langabezian (-% 10,05).

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian 1.434 langabe gutxiago izan dira apirilean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta (- % 1,95), 571 pertsona gutxiago Gipuzkoan (- % 1,71) eta 255 pertsona gutxiago (- % 1,25) Araban. Gipuzkoan izan da urtebetean jaitsiera handiena (- % 11,27), Araban (- % 8,47) eta Bizkaian (- % 7,79) baino datu hobeak izan baitira bertan.

Espainiako datuei dagokienez, 86.683 langabe gutxiago izan dira apirilean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta. Guztira, 3.335.868 langabe zenbatu dituzte Espainian apirilean, 2009ko urtarriletik izandako zifrarik txikiena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Nafarroako albisteak EAE Lana Espainia argazkiak Lanbide albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak