Ekonomia -
LAN GATAZKA
Jaurlaritza prest dago Tubos Reunidoseko lantegien bideragarritasunean laguntzeko
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren iritziz, alde guztiek lan egin behar dute: enpresak, langileek, jabeek eta akziodunek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritza prest agertu da Tubos Reunidos konpainiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dituen lantegien bideragarritasunean laguntzeko eta bitartekari lanak egiteko. Tubos Reunidosek lantegiak ditu Trapagaranen eta Amurrion lantegiak ditu.
Pasa den astean 157 langile kaleratzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu zion Productos Tubulares konpainiak enpresa-batzordeari. Trapagarango (Bizkaia) lantegiak 420 behargin ditu. Gainera, % 25eko soldata murrizketa, urtean 1.680 lanordutik 1.704ra igotzea eta lantegiko altzairutegia ixtea planteatu zuen zuzendaritzak.
Bilbon egindako prentsaurrekoan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak ziurtatu duenez, Tubos Reunidosek EAEn dituen lantegiak "bideragarriak dira, beti ere plan bat baldin badago".
Plan hori egon badagoela eta aplikatzen hasia dela onartu ostean (360º planari erreferentzia eginez), ez dela nahikoa eta neurri osagarriak behar direla azpimarratu du sailburuak.
Arantxa Tapiaren esanetan, lantegien bideragarritasunaren alde "guztiek" lan egin behar dute, bai enpresak eta baita langileek ere, baina ardura handiena jabeei eta akziodunei egotzi die.