Ekonomia -

HAMAIKAGARREN KONTZENTRAZIOA

Pentsiodunak kalera atera dira beste behin Bilbon, eta batasuna aldarrikatu dute

Pazko asteleheneko etenaren ostean, apirilaren 9an egingo dute hurrengo elkarretaratzea.

Pentsiodunen kontzentrazioa Bilbon. Artxiboko irudia: ETB
Pentsiodunen kontzentrazioa Bilbon. Artxiboko irudia: ETB
Astelehenero bezala, pentsiodunak kalera irten dira Bilbon

2:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Pentsiodunen Plataformak deituta, ehunka pentsiodun eta erretiratu atera dira hamaikagarren astelehenez jarraian Bilbon, pentsio "duinak" eskatzeko. Halaber, "batasun" aldarria egin dute.

Kontzentrazioan zehar era guztietako oihuak entzun dira: "lapur gutxiago eta pentsio gehiago", "Rajoy dimititu, herriak ez zaitu onartzen", edo "Pentsionistak aurrera". Datorren astelehenean ez dute elkarretaratzerik egingo eta Aste Santuko etenaren ostean, apirilaren 9an irtengo dira berriro kalera.

Plataformako kideek adierazi dutenez, KPIaren igoeraz harago, gaur egungo gazteen pentsioak daude jokoan. Pentsiodunen esanetan, "pentsio duinak bermatzeko" daukadanari eskatu behar zaio dirua.

Horien iritziz, Estatuko Aurrekontuekin ordaindu daitezke pentsioak "Errege Etxearekin eta Elizarekin egiten den bezala".

Kontzentrazioan zehar tentsio une bat bizi izan da, hain zuzen ere, bertaratu direnetako batzuek "sindikatuak kanpora" oihukatu dutenean. "Hemen entzun behar den o¡hua batasunarena da; martxa luze baten hamaikagarren etapan gaude, ez dakigu noiz arte luzatuko den, baina jarraitu egingo dugu", azpimarratu dute plataformak kideek.

Politika egitera behartu dituztela azpimarratu ostean, Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatu dute: "Gobernu hau erori arte ez dugu pentsio duinik izango".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak EAE albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Protestak gaur Pentsioak azken ordukoa