Ekonomia -

BIZKAIA

Tubos Reunidosek 'berehalako' berregituraketa iragarri du Trapagarango lantegian

Lantegiko 430 langileei eragingo die. Altzairuzko hodiak egiten dituen fabrikatzaileak 32,4 milioi euroko galerekin itxi zuen 2017a, 2016an baino % 35,4 gutxiago.

Tubos Reunidos. Artxiboko argazkia: Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos. Artxiboko argazkia: Tubos Reunidos.
Tubos Reunidos. Artxiboko argazkia: Tubos Reunidos.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altzairuzko hodiak egiten dituen Tubos Reunidos enpresak Trapagarango lantegian "berehalako" berregituraketa egingo duela iragarri zuen atzo, Espainiako Balore Merkatuen Batzordeari igorritako informazioaren arabera. 430 langilek egiten dute lan Tubos Reunidosen Trapagarango fabrikan.

Hodiak egiten dituen enpresak 32,4 milioi euroko galerekin itxi zuen iazko urtea, 2016an baino % 35,4 gutxiago (50,2 milioi euro). 2017an 312,5 milioi euroko fakturazioa izan zuen, 2016an baino % 60,3 gehiago, eta 194,9 milioi eurorainoko salmentak izan zituen.

Guillermo Ulacia Tubos Reunidoseko presidenteak ohar bidez jakinarazi duenez, "sektoreak bizi izan duen aurrekaririk gabeko krisiaren ondotik errekuperazio giro bat" izan da 2017an, baina "2017ko laugarren hiruhilekoan izandako hobekuntzek ezin izan dute eragin negatiboa berdindu".

2018an, "negozioaren errentagarritasuna berreskuratzeko asmoz", Transforma planaren baitako ekimenak gauzatzen jarraitu eta Trapagarango lantegian berregituraketa egiteko premiazko neurriak hartu nahi ditu enpresak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Lana Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Trapagaran argazkiak Gaurko azken ordukoa