Ekonomia -

TELEFONIA MUGIKORRA

Eroskik Vodafoneri saldu dio telefonia mugikorreko bere negozioa

Eroski Movileko erabiltzaileek orain arteko estaldura bera izango dute aurrerantzean ere. Zalantzak argitzeko 946620106 telefonoa jarri dute.

Eroski. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.
Eroski. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.
Eroski. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski kooperatibak telefonia mugikorreko bere negozioa saldu dio Vodafone Taldeari, Eroski Movil. Eroskik ohar bidez jakinarazi duenez, zuntz optiko, mugikor eta telebista zerbitzu bateratuak eskaini ezin dituelako erabaki du arlo honetan duen jarduera etetea.

Enpresa aldaketa izan arren, Eroski Movileko erabiltzaile izan direnek orain arteko estaldura bera izango dute, Eroskik nabarmendu duenez; izan ere, Eroski Movilek Vodafoneren estaldura baliatu izan du hasiera-hasieratik.

Bestalde, Eroski telefonia mugikorreko bezero guztiekin harremanetan jarri da bere lineak eskualdatzeko prozesuaren berri emateko, eta 946620106 telefonoa jarri du erabiltzaileen esku, zalantzak argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiri buruzko albisteak Mondragon korporazioa argazkiak Telefonia mugikorra albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak