Ekonomia -
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko inflazioa % 0,5 igo da EAEn eta % 0,3 Nafarroan, urtarrilean
Abenduko datuekin alderatuta, prezioak % 1,2 jaitsi dira bai EAEn eta baita Nafarroan ere.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urte arteko inflazio tasa % 0,5 eta % 0,3 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, urtarrilean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera. Abenduko datuekin alderatuta, ordea, prezioak % 1,2 jaitsi dira bai EAEn eta baita Nafarroan ere.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan igo da gehien urte arteko inflazioa (% 0,6), Araban (% 0,4) eta Bizkaian (% 0,4) baino gehiago egin baitu gora.
Abenduko datuekin alderatuta, Araban eta Bizkaian jaitsi dira gehien prezioak: % 1,3. Gipuzkoan, berriz, % 1,1 merkatu dira.
Bestalde, urte arteko igoera % 0,6koa izan da Espainiako Estatuan.