Ekonomia -

Lan-gatazka

EAEko udaletxe eta foru aldundietan lau orduko lanuzteak izango dira otsailaren 28an

Langileen baldintzak hobetzea, enplegua egonkortzea eta pribatizazioak gelditzea eskatzen dute ELAk eta LABek.

Bilboko udaletxearen artxiboko argazkia.
Bilboko udaletxearen artxiboko argazkia.
Bilboko udaletxearen artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek lau orduko lanuzteak deitu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundietan eta udaletxeetan datorren otsailaren 28an. Deialdiak gaur goizean erregistratu dituzte.

Langileen baldintzak hobetzea, enplegua egonkortzea eta pribatizazio prozesuak gelditzea eskatzen dute.

30.000 pertsona inguruk egiten dute lan udaletxe, diputazio, erakunde autonomo eta enpresa publikoetan.

Ekaitz Oianguren ELAko ordezkariak ohartarazi du azken lau urteotan 3.400 lanpostu baino gehiago suntsitu direla sektore horretan. "Gainera, gero eta pribatizazio gehiago egiten ari dira", salatu du.

Joan den abendutik hona hainbat mobilizazio eta asanblada egin dituzte sindikatuek euren aldarrikapenen berri emateko, eta gaur udaletxe eta diputazioetako langile guztiei hilaren 28ko lanuztean parte hartzeko deia luzatu diete.

Oiangurenek jakinarazi du negoziazio kolektiboak urteak daramatzala blokeatuta. Horrenbestez, udaletxe bakoitzean negoziazio mahaiak abian jartzeko exijitzen diete erakundeei.

Horrez gain, aldi baterako kontratazioen tasa % 36tik gorakoa dela salatu du, Udalhitz itunaren arabera gehienez % 6koa izan beharko litzatekeenean. "Eskandalagarria eta onartezina da hori", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba ELA albisteak LAB Grebak Lana albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Espainian Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak