Ekonomia -
KONTRATU BERRIA
Siemens Gamesak haize-sorgailuak ekoitziko ditu munduko parke eoliko handienarentzat
Danimarkako Ørsted konpainiak Hornsea Project Two itsasoko parke eolikoaren hornitzaile bakar izendatu du Siemens Gamesa. Parkea 2022. urtera arte ez da martxan izango.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Danimarkako Ørsted konpainiak Siemens Gamesa enpresa aukeratu du Hornsea Project Two itsasoko parke eoliko handiena izango denaren hornitzaile bakar izateko. Ingalaterrako uretan egongo den parkea ez da 2022. urtera arte martxan izango.
Siemens Gamesak ohar bidez azaldu duenez, Ingalaterrako ekialdeko kostatik 89 kilometrora eraikiko duten parke eolikoan SG 8.0-167 DD modeloko turbinak jarriko dituzte (1.386 megawatteko gaitasuna), eta horien mantenuaz ere arduratuko da.
Offshore parkea munduko handiena izango da 2022. urtean martxan jartzen dutenean. Horrez gain, Siemens Gamesak inoiz parte hartu duen proiekturik handiena da, Ørstedek garatutako Hornsea One parkearen aurretik (1.218 megawatt).
Hornsea Project Two Ingalaterrako ekialdeko kostaldetik 90 bat kilometrora eraikiko dute itsasoan, eta 462 kilometro koadroko eremua hartuko du.