Ekonomia -
Lan-hitzarmenaren negoziazioa
Sestaoko ACBk bi orduko lanuzteak abiatu ditu, txanda bakoitzeko
Enpresa batzordeak 8 lanuzte-egun deitu ditu otsailerako, lehenengoa larunbat honetan. Martxorako 16 greba-egun daude aurreikusita.
Agentziak | Erredakzioa
Arcelor Mittal enpresaren Sestaoko lantegiak (ACBk) txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak abitu ditu larunbat honetan, 2015eko abenduan bertan behera geratutako lan-hitzarmenaren negoziazioa berriz ekitea berrekitea eskatzeko.
Enpresa batzordeak zuzendaritzaren "inplikazio falta" salatu du, CCOO sindikatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hala, enpresa batzordeak uste du lanuzteak "azken bitartekoa" direla zuzendaritzak beren eskaerak entzun ditzan. "Taldeak lortutako emaitza ekonomikoen neurriko lan-esparrua lortzeko zentzuzko akordioetara iristea" da langileen xedea.
Hain zuzen ere, emaitza gordin positiboekin bukatu zuen urtean ACBk, baina kutxako fluxua negatiboa izan zen, lantegia martxan jartzeko eta materiala erosteko kostuen ondorioz.
Lanuzteekin batera, elkarretaratzeak deitu dituzte lantegiaren atarietan (bi ordukoak asteburuko hiru txandetako bakoitzean eta 4 ordukoak txandetan lan egiten ez duten gainerako langileentzat).
Guztira, 8 lanuzte-egun deitu dituzte otsailerako, eta 16 greba-egun daude aurreikusita martxorako (azkena martxoaren 27an).