Ekonomia -

BURTSA

Dow Jones indizeak % 4,15 egin du behera

Ostegunekoa aldakortasun handiko saioa izan da eta amaieran 10.32,89 puntu galdu ditu.

New Yorkeko burtsa. Artxiboko argazkia: EFE
New Yorkeko burtsa. Artxiboko argazkia: EFE
New Yorkeko burtsa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wall Streetek galera handiekin itxi du osteguneko saioa eta Dow Jones indizeak % 4,15 egin du behera, interes tipoen balizko igoeraren beldur.

Ostegunekoa aldakortasun handiko saioa izan da eta amaieran 10.32,89 puntu galdu ditu. 23.860,46 puntuko mailan itxi du eguna.

Dow Jones indizeak galera handiak pilatu ditu azken egunetan: pasa den ostiralean balioaren % 2,54 galdu zuen; astelehenean, % 4,60; asteazkenean, % 0,08. Aitzitik, asteartean % 2,33 egin zuen gora.

Hain zuzen ere, astelehenean inoizko galerarik handiena izan zuen Dow Jones indizeak.

Asiako burtsek ere galerak izan dituzte, Wall Streetek bultzatuta

Wall Streeten izandako galerek eragina izan dute Asiako burtsetan. Tokiokoak % 2,32ko galerak izan ditu, Shangaikoak, % 4,11koak; eta Hong Kongekoak, %3,3koak.

Europako burtsek galerekin hasi dute saioa

Europako burtsa nagusiek galera txikiekin hasi dute ostiraleko saioa. Zehazki, Madrilgo burtsak balioaren % 0,49 galdu du saioaren hasieran; Parisekoak, % 0,31; Milangoak, % 0,24; Frankfurtekoak, % 0,07 eta Londreskoak, ostera, % 0,36.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Paris Alemania argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Burtsa Madril Italiako albisteak Londres