Ekonomia -
BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA
138.200 langabe zenbatu zituzten 2017. urtearen amaieran Hego Euskal Herrian
Zehazki, langabezia tasa % 9, 63koa da Nafarroan eta % 10,57koa, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Langabeziak behera egin zuen 2017ko azken hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako (EPA) biztanleria aktiboaren inkestaren arabera. Guztira, 138.200 langabe zeuden Hego Euskal Herrian: 108.300 langabe EAEn eta 29.900, berriz, Nafarroan.
2017. urtean 17.900 pertsonak aurkitu dute lana EAEn. Guztira, 108.300 langabe daude eta langabezia tasa % 10,57koa da.
Okupazioari dagokionez, % 56,32koa da eta 13.800 pertsonatan egin du gora (% 1,53)
Bestalde, Nafarroan % 0,41 jaitsi zen langabezia urteko azken hiruhilekoan eta langabezia tasa % 9,63koa da.
Estatu espainiarrean, ostera, 471.000 pertsonak aurkitu dute lana eta 3,76 milioi langabe daude. Langabezia tasa % 16,55ekoa da.