Ekonomia -

SOLDATA PAREKOTASUNA

Rajoyk ez du parekatuko emakumeen eta gizonen soldata: 'Ez gaitezen horretan sartu'

Espainiako enpresek gizon-emakumeen arteko soldata arrakala murrizteko pausoak eman dituzte, baina “erritmoa biziagoa izan beharko litzateke”, horren esanetan.

Rajoy Onda Ceron. Argazkia: EiTB
Rajoy Onda Ceron. Argazkia: EiTB
Rajoy Onda Ceron. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak baztertu egin du enpresa pribatuak legez behartzea emakumeen eta gizonen soldatak parekatzera. “Ez gaitezen horretan sartu”, adierazi du, eta “gobernariek oso zuhurrak izan behar dute beren eskumenak zeintzuk diren jakiteko”, erantsi du.

Onda Cero irrati katean eskainitako elkarrizketa batean, Rajoyk esan du Espainiako enpresek pausoak eman dituztela “norabide egokian” gizonen eta emakumeen soldaten arteko arrakala murrizteko, eta, ondorioz, “2012tik lau puntu jaitsi da”, eta Espainia “Europako batezbestekoa baino hobeto dago”. Hala ere, “erritmoa biziagoa izan beharko litzateke seguruenik”, horren iritzian.

Rajoyk, baina, ez du uste Gobernuak enpresetako soldatak finkatu behar dituenik. “Ez dut neure burua imajinatzen zuei zer kobratu behar duzuen esaten”, esan die Onda Ceroko langileei, adibide gisa. Halaber, enpresa batean funtzio berdinak egiten dituzten emakumeek eta gizonek berdina kobratu behar duten galdetuta, ez du iritzirik eman nahi.

“Ez gaitezen horretan sartu, eta eman ditzagun pausoak norabide berean, hori baita arazoak konpontzeko modurik egokiena. Espainia da Europan gauzak ondoen egiten ari den herrialdeetako bat”, gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy berriak Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Feminismoa Soldatak albisteak gaur