Ekonomia -

2017KO BALANTZEA

Bizkaiko Ogasunaren diru bilketak % 11,7 egin du gora, aurreikuspenak gaindituta

2016ko dauekin alderatuta, 785,3 milioi euro gehiago bildu dituzte zerga bidez Bizkaian, Foru Ogasunak ohar bidez jakitera eman duenez.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasunak 7.500,5 milioi euro bildu ditu iaz adostutako zergen ordainetan, aurreko ariketan baino % 11,7 gehiago. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek egindako aurreikuspenak gainditu dituzte.

Erakundeak gaur ohar batean jakinarazi duenez, 2016an baino 758,3 milioi euro gehiago bildu dituzte diru-sarrera fiskaletan.

2016ko urrian egindako aurreikuspena (6.990,9 milioi euro) baino % 7,3 gehiago bildu dute guztira. Aurreikuspen horretan oinarritu zen Foru Aldundia 2017ko aurrekontua egiteko. Era berean, 2017ko urrian egindako azken aurreikuspenaren (7.448,1 milioi euro) gainetik dago bilketa, % 0,7 gehiago, hain zuzen.

Foru Ogasunak bildutako 3.513 milioiak zerga zuzenetatik etorri dira, 2016an baino % 7,4 gehiago.

PFEZaren diru-sarrerak % 5,7 egin du gora, 2.675,1 milioi eurorekin. Enpresek ordaintzen duten Sozietate-zergetatik 652,9 milioi euro jaso ditu Aldundiak, % 8,7 gehiago.

Bestalde, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergen diru-sarrerek % 5,6 egin dute gora; Ondarearen bilketarenak, berriz, % 8,1.

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldutakoaren arabera, zuzeneko bilketak ere gora egin du % 2,8 (2.898,1 milioi euro), BEZari eta zerga bereziei dagozkien doiketak egin ostean.

Barne doiketa horiek 960,9 milioi euro gehiago izan dira 2017an: 224,4 milioi Arabarentzat izan dira, eta 736,5 milioi Gipuzkoarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia EAE Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zergak gaur