Ekonomia -
LAN GATAZKA
Greban dauden Euskaldunako langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin
ELA sindikatuak akordioaren inguruko irakurketa positiboa egin du. Guztira 45 dira Eulen enpresak kontratatuta Euskalduna Jauregian diharduten langileak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eulen Euskalduna Jauregiak azpikontratatutako enpresako langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin. Eulen Euskalduna Jauregiak azpikontratatutako enpresako 45 langileek greba mugagabea hasi zuten pasa den abenduaren 28an beren lan baldintzak hobetzeko.
Ohar batean, ELA sindikatuak akordioaren inguruko irakurketa positiboa egin du, eta langileen antolakuntza eta mobilizatzeko gaitasuna azpimarratu du.
ELAren esanetan, Eulen enpresak kontratatuta Euskalduna Jauregian diharduten langileek zuzenean kontratatutako langile horien lan bera egin arren euren lan-baldintzak askoz ere "kaxkarragoak" ziren.
Akordioak lau urteko iraupena izango du (2018-2021) eta lan erreformaren aurkako klausula eta ultraktibitate mugagabea jasotzen ditu.
Soldatei dagokionez, % 20 eta % 45 arteko soldata igoera adostu dute, kategoriaren arabera. Halaber, plusak ere hobetu dituzte.
Horiez gain, beste hainbat lorpen erdietsi dituzte: 80 orduko lanaldiaren murrizketa, behin-behineko langileak aldizkako langile finko bihurtzea edota bost asteburutatik bi jai izatea.