Ekonomia -

GIPUZKOA

Abian da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan

Etzegarate, Andoain edo Irungo ateetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 euro eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute.

ETBren bideo batetik ateratako irudia.
ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Kamioilarientzako N-1eko bidesari berria indarrean sartu da

1:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iritsi da eguna. Gipuzkoan gauerdian sartu da indarrean kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean. Aurrerantzean, Etzegarate, Andoain edo Irungo arkuetatik igarotzen diren kamioilariek 0,56 eta 6,89 euro artean ordaindu beharko dute. Beraz, Via T sistemarekin bateragarri den gailurik ez duten edo AT sistema berrian erregistratu ez diren garraiolariek 150.000 eurorainoko isunak jasoko dituzte.

Bidegiren web orrian (urtarrilaren 3tik dago martxan) edo errepide sarean horretarako jarriko diren bost kioskoetakoren batean eman dezakete izena kamioilariek. Urtarrilaren erdira arte, informazio puntuak izango dira Oiartzungo zerbitzugunean (AP-8), bi noranzkoetan; Aritzetako bezeroaren arretarako gunean (GI-20); Alegiako zerbitzugunean, Gasteizerako noranzkoan (N-I), eta Etzegarateko zerbitzugunean.

N-1 errepidea erabiltzen duten kamioien % 56 atzerritarrak dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtean 9 milioi euro jasoko ditu sistema horren bidez. Diru hori guztia errepideak mantentzeko lanetara bideratuko dute.

Via T sistemarekin bateragarri den gailurik ez badute, ibilbidea N-I eta A-15 errepideetan barrena egiten duten garraiolariek erregistratu beharra izango dute, Bidegiren web orrian (urtarrilaren 3tik dago martxan) edo errepide sarean horretarako jarri diren bost kioskoetakoren batean.

Joan den astean, Espainiar Estatuko zazpi garraiolari elkartek greba deitu zuten ostiralera arte N-1 errepidean, bidesari horren aurrean protesta egiteko. Guitrans Gipuzkoako garraio enpresen elkarteak, ordea, ez zuen bat egin deialdiarekin. Hiru sindikatuak ere greba ez egitea erabaki zuen, lanuztea "berandu" heldu dela uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoako albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Irun argazkiak Andoain bideoak Eguneko albisteak N-1 Kamioientzako bidesariak Gipuzkoako Foru Aldundia