Ekonomia -

Euskal industria

Eusko Jaurlaritza CAFen akziodun bihurtu da, konpainiaren % 1,24 eskuratuta

Eragiketa (15 milioi euro) Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin dute. Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste euskal enpresa batzuetan ere sartuko dira, industria bultzatu nahian.

CAFen egoitza Beasainen. ETBko bideo batetik ateratako irudia
CAF. Argazkia: EiTB
Eusko Jaurlaritzak CAFen akzioen % 1,24 erosi ditu

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza CAF (Construccion y Auxiliar de Ferrocarriles, gazteleraz) enpresa gipuzkoarraren akziodun bilakatu da, konpainiaren akzioen % 1,24 eskuratu baititu. Hala iragarri dute prentsaurrekoan Arantxa Tapiak eta Pedro Azpiazuk, hurrenez hurren, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura eta Ekonomia eta Ogasun sailburuek.

Euskal ekonomia bultzatzeko estrategiaren baitan egingo du Gobernuak operazioa, gerora etorriko diren beste batzuen artean, lehena. "250 milioiko Funts Estrategiko" horren bidez, "nazioartean zabaltzeko eta teknologikoki garatzeko ahalmena duten euskal enpresak haztea eta errotzea" bermatu nahi da, Tapiaren esanetan. Xede horrekin Jaurlaritzaren tresna finantzarioen berrantolaketa egingo dute. Azpiazuren esanetan, 2018ko lehen hiruhilekoan amaituko dute berregituraketa.

Eragiketa Finantza Publikoen Euskal Institutuaren bidez egin du Urkulluren Gobernuak, Socade Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietateak kudeatuta. Sozietate horrek Kutxabanki 425.870 akzio erosi dizkio, 15 milioi euroren truke.

Finantzen Euskal Institutuko funtsera 100 milioi bideratuko ditu Jaurlaritzak. Iaz bertan, 30 milioirekin hornitu zuten funtsa arrisku-kapitaleko eragiketak burutzeko.

Lehen eragiketa, baina ez azkena

Tapiak azaldu duenez, CAFena ez da "eragiketa isolatua", Jaurlaritza beste hainbat euskal enpresatako akziodun bilakatuko delako datozen hilabete eta urteetan.

TAPIA AZPIAZU CAF IREKIA

TAPIA AZPIAZU CAF IREKIA

Tapia eta Azpiazu, prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia

Sailburuaren hitzetan, "enpresa kotizatu baten kapitalean egiten den lehen partaidetza publikoa da" honakoa, "ihes egiten utzi ezin genuen aukera", alegia.

Hala, Eusko Jaurlaritzak industria-proiektu estrategikoei eta "herrialdeko sektore eta jarduera traktoreetan enpresa-tamainaren hazkundea"ri bide emateko konpromisoari eutsi dio.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank berriak CAF Ekonomia berriak Albisteak Gaur Beasain Albisteak Industria