Ekonomia -
Bidesari sistema berria
Garraiolarien grebak 'porrot' egin duela esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Grebak eragin "gutxi" izan duela dio Aldundiak. Urtarrilaren 9an abian izango da Gipuzkoan kamioientzako bidesari sistema berria.
Agentziak | Erredakzioa
Urtarrilaren 9an, Gipuzkoan, kamioientzako abian izango den bidesari sistema berriaren harira deitutako lanuzteak porrot egin duela esan du Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak.
Lasak agiri batean jakitera eman duenez, "normaltasunez"zirkulatzen ari dira atzotik eta eragin “gutxi” izan du grebak.
Lasak emandako datuen arabera, N-1ean ezarritako hiru ordainsari arkuetan atzo (asteartea) "betiko kamioien trafikoa edo pixka bat gehiago ere" izan zuten bi noranzkoetan..
"Azken orduotan normaltasuna da nagusi”, esan du.
Gipuzkoan kamioientzako bidesari sistema berria, urtarrilaren 9an abian izango da.