Ekonomia -

GREBA MUGAGABEA

Bilboko TAOko langileek greba egingo dute gaurtik aurrera

Greba mugagabea hasiko dute, bestea beste, lan hitzarmena hobetzea eta kaleratutako zazpi lankideak berriro lanera bueltatzea eskatzeko.

Bilboko TAO zerbitzuko langile bat. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Bilboko TAO zerbitzuko langile bat. ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Bilboko TAO zerbitzuko langile bat. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko TAOko langileek greba mugagabeari ekingo diete gaur. Ez da gutxieneko zerbitzurik izango eta, beraz, ezta TAO zerbitzurik ere. Langileek, besteak beste, lan hitzarmena hobetzea eta kaleratutako 7 lankideak bueltatzea eskatzen dute. Gaur goizean manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan, udaletxetik abiatuta.

Eysa-Cycasa Bilboko TAOa (trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) kudeatzen duen enpresak zazpi langile kaleratu ostean etorri da grebarako deialdia. TAOren adjudikazioa duen enpresak "lan arloko eginbeharrak ez betetzea" leporatzen die kaleratutako langileei. Detektibeen enpresa batek egindako txostenaren arabera, "egunean lau orduz Tourra ikusten aritzen ziren langileak", besteak beste.

Kaleratutako langileek salaketak ukatu dituzte, eta enpresa batzordeak esan du horren guztiaren atzetik lan hitzarmenaren inguruko gatazka bat dagoela, bost urtean ez atzera ez aurrera egon dena.

Gaur egun, 140 pertsona daude Bilboko TAOan lanean.

Bestalde, enpresak Enplegu Sailari gutxieneko zerbitzuak ezartzeko eskatu zion arren, Eusko Jaurlaritzak eskaera ukatu zuen pasa den ostiralean egindako adiskidetze-ekitaldian.

Javier Escobar enpresa batzordeko presidentearen esanetan, aparkamenduaren tarifa ordenamendua ez da onura publikoko zerbitzua, ospitaleak edo garraio publikoa, esaterako, izan daitezkeen bezala. Horrela, eskaera atzera bota dute, eta horrenbestez ez da gutxieneko zerbitzurik izango.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilbo berriak Bizkaiko albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Grebak Lana albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak TAO