Ekonomia -

Garraiolarien patronalak

Guitransek ez ditu babestuko kamioentzako Gipuzkoako bidesariaren kontrako lanuzteak

Urtarrilaren 2rako eta 5erako deitu dituzte protestak Gipuzkoan garraiolarien hainbat elkartek, N-1 eta A-15 errepideetan kamioentzako peaje berria martxan jartzearen kontra.

Greba garraioan (artxiboko irudia)
Greba garraioan (artxiboko irudia)
Greba garraioan (artxiboko irudia)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guitrans garraiolarien patronalak ere ez ditu babestuko urtarrilaren 2rako eta 5erako deituta dauden lanuzteak, N-1 eta A-15 errepideetan kamioentzako bidesari berria jartzearen kontra.

Aurretik, euskal garraiolari autonomoen Hiru sindikatuak iragarri izan du duela deialdiarekin bat egingo, protesta "berandu" datorrelako. Orain, Errepide Bidezko Garraioen enpresen elkarteak ere erabaki hori hartu du, ez dagoelako ados neurriok Gipuzkoan bakarrik abian jartzearekin. "Ez gaude ados protesta eredu honekin, are gehiago kontuan hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eztabaida mahaia oraindik irekita dagoela", azaldu du Guitrans garraiolarien patronalak, ohar batean.

Protestak

Espainiako garraiolarien elkarte nagusiek lanuzte “nazionala zein internazionala” deitu dute urtarrilaren 2tik 5era, Gipuzkoan, N-I eta A-15 errepideetan, urtarrilaren 1etik aurrera kamioilariei ezarri behar dieten bidesariaren aurka protesta egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Grebak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Kamioientzako bidesariak Enpresaburuak