Ekonomia -

60 tranbia

CAFek Belgikako eta Suediako tranbiak egiteko kontratuak sinatu ditu

Flandrian 2016an izenpetutako kontratuko lehen 48 unitateak egingo ditu Beasaingo enpresak, eta Stockholmen beste 12 tranbia gehiago egingo ditu.

CAFek Stockholmerako egindako tranbia bat / CAF.
CAFek Stockholmerako egindako tranbia bat / CAF.
CAFek Belgikako eta Suediako tranbiak egiteko kontratuak sinatu ditu

1:05

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek Flandriako tranbien lehenengo esleipena sinatu du De Lijn Garraio Konpainiarekin. CAFek 146 tranbia egingo ditu, 2016an erabaki bezala, eta esleipen honetan 48 egingo ditu, 100 milioi euroren truke.

Euskal enpresaren tranbiak Anberes, Ekialdeko Flandria eta Mendebaldeko Flandria probintzietan ibiliko dira.

Kontratua luzatu du Suedian

Beasaingo enpresak, bestalde, Stockholmeko garraio-sarea beste 12 tranbiaz hornitzeko kontratua sinatu du SL AB (Storstockholms Lokaltrafik) garraio enpresarekin. Horrekin, 42ra igo da azken urteetan CAFek Suediako hiribururako egindako unitate kopurua.

Suediako garraio konpainiarekin sinatutako lehenengo kontratua 2010ean izenpetu zuen CAFek, 15 unitate egiteko, eta 121 tranbia gehiago erosteko aukera aurreikusten zuen hitzarmenak. Kontratua bi aldiz handitu dute: 7 tranbia gehiago egiteko, lehenengo, eta beste 8 unitate egiteko, gero.

Handitze horrek 37 milioi euro gehiago bideratzea eragingo du, eta tranbiak 2019. urtearen bukaeran ematen hastea aurreikusi dute.

12 tranbietako bik 4 modulu izango dituzte, eta gainerako hamarrek, 3 modulu. Lidingöbanan eta Tvärbanan lineetan ibiliko dira, eta, CAFen arabera, "ingurumen-estandar aurreratuenen arabera diseinatuta daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Lana Belgika argazkiak CAF bideoak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Beasain Albisteak Suedia gaur Industria sektorea gaur