Ekonomia -

Katalunia

Codorniuk Errioxara eramango du bere egoitza soziala

Konpainiak jakitera eman duenez, "Katalunian bizi den zalantzazko egoera politiko eta juridikoaren aurrean" hartu du erabakia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unidecoko administrazio kontseiluak, Codorniu Raventos taldeko 'honding' enpresak, egoitza soziala Bartzelonatik Errioxara eramatea erabaki du.

Konpainiak astelehen honetan jakitera eman duenez, "Katalunian bizi den zalantzazko egoera politiko eta juridikoaren aurrean, langileen eta bezeroen interesak bermatzeko helburuarekin" hartu du erabakia.

Bodega guztien produkzioen estruktura operatiboa mantentzen duela argitu du konpainiak, baita langile guztiek egungo lantokietan jarraituko dutela ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Albisteak Nafarroa Bartzelona argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Logroño azken ordukoa