Ekonomia -

Lehen proba

Gizarte Ongizaterako oposizioak egin dituzte Araban

Lan eskaintza publiko honetarako onartutako pertsonen kopuru handia dela eta, probak multzoka egin dira, goiz osoan, Gasteizko hainbat lekutan.

Test modukoa izango da lehen azterketa. Artxiboko argazkia.
Test modukoa izango da lehen azterketa. Artxiboko argazkia.
4.500 lagun aurkeztu dira Arabako Gizarte Ongizaterako oposaketetan

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.583 lagun zeuden zerrendan gaur Arabako Gizarte Ongizateak deitutako lan eskaintza publikoaren lehen azterketa egiteko. 80 lanpostu eskaintzen ditu Arabako Foru Aldundiak.

EPE honetan onartutako pertsonen kopuru handia dela eta, probak multzoka egin dira goiz osoan zehar Gasteizko hainbat lekutan.

Karrerako funtzionariotzan sistema librearen bidez sartzeko deialdiaren lehenbiziko proba hau test motako galdera sorta bat izan da, plazaren titulazio taldeari dagokion guztientzako.

Administrari kategorian eman dute oposiziogile gehienek izena, guztira 3.021 lagunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Lan-eskaintzak gaur Arabako Foru Aldundia azken ordukoa