Ekonomia -

ADMINISTRAZIOA

Ekainean itzuliko du Jaurlaritzak 2012ko aparteko soldataren beste zati bat

Hirugarren laurdena itzuliko du hil honetan, eta, gaur adostutakoaren arabera, datorren urteko urtarrilean ordainduko du azken zatia.

Busturian egin du, gaur, Jaurlaritzak asteroko Gobernu Bilera.
Busturian egin du, gaur, Jaurlaritzak asteroko Gobernu Bilera.
Busturian egin du, gaur, Jaurlaritzak asteroko Gobernu Bilera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ekainean itzuliko die Administrazioko langileei 2012ko abenduan, Espainiako Gobernuaren erabakiz, kendutako aparteko ordainsariaren hirugarren laurdena. 50 milioi euro bideratuko ditu horretara Gasteizko Gobernuak.

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Busturian, egin du asteroko Gobernu Bilera Jaurlaritzak, eta han hartutako erabakietako bat da honakoa. Ia 70.000 langileri itzuliko zaie dagokien zatia hilabete honetan.

Gasteizko Gobernuak zehaztu duenez, "2012ko uztailaren 1a eta 2012ko abenduaren 31 bitartean beren zerbitzuak Euskal Administrazio Publikoan eman zituzten pertsona guztiei dagokien neurria da. Beraz, ia 50 milioi euro kobratuko dituzte 70.000 bat langilek orain".

Dagoeneko Euskal Administrazio Publikoan lanean jarraitzen ez dutenei edo erakunde horrekiko lan-harremana amaitu dutenei ere ordainduko zaie dagokiena

Horrela, azken laurdena geratuko da itzultzeko, 2012ko aparteko ordainsaria osorik jaso dezaten langileek. Gaur adostutakoaren arabera, 2018ko urtarrilean itzuliko da azken zati hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa