Ekonomia -

MANIFESTAZIOA

Zerbitzuen pribatizazioa salatu dute Osakidetzako sindikatuek

Osakidetzak ukatu egin ditu akusazioak. Ohar baten bidez, dei egin die sindikatuei propaganda alde batera utzi, eta jarrera positiboagoa eta eraikitzaileagoa izateko.

Osakidetzako 'zerbitzuak pribatizatzearen' aurkako protesta Bilbon

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza geroz eta zerbitzu gehiago pribatizatzen ari dela salatu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, Bilbon egin duen manifestazioan. Pribatizazioen ondorioz, lanpostuen galera etengabea dela esan dute zentralek. "Kanpora ateratako zerbitzuen kalitatea ere okerrera" doala gaineratu dute.

'Osakidetzan pribatizaziorik ez' lemapean, ehunka lagun atera dira kalera. Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatu da martxa, eta Plaza Biribilean amaitu. "Osasun publiko doakoa eta unibertsala" aldarrikatu dute. Encarna de la Maza Satseko bozeramailearen arabera, pribatizazioaren kontrako borrokan ez dute amore emango sindikatuek, bide horrek "zerbitzuaren galera" dakarrelako. "Pribatizazio politiken kontra borrokatzeko ordua heldu da", esan du.

ELA sindikatuko Peio Igeregi ere ildo beretik mintzatu da. Pribatizazioa goraka doan heinean, aseguru pribatuen kontratazioak ere gora egiten dutela ziurtatu du.

Egoera aldatu ezean, uda ostean mobilizazio gehiagorekin jarraituko dutela esan dute sindikatuek, eta Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa ere eskatu dute.

Salaketak ukatu ditu OsakidetzakOsakidetzak, bere aldetik, ukatu egin ditu akusazioak. Ohar baten bidez, dei egin die sindikatuei propaganda alde batera utzi, eta jarrera positiboagoa eta eraikitzaileagoa izateko. Mobilizazioak "errespetuz" hartzen dituela esan du Osasun sailak, eta manifestazioaren deitzaileei dei egin die "datorren astelehenetik, Gasteizen deitutako mahai sektorialaren esparruan, jarrera positiboagoa eta konstruktiboagoa hartzera". "Osakidetzak dei egiten die sindikatuei elkarrizketa sustatzeko eta batera lan egiteko euskal osasun-sistema osoaren mesederako", gaineratu dute oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskal sindikatuak