Ekonomia -
Lan gatazka
Bizkaiko zahar-etxeetako zerbitzu minimoak handitu dituzte
Aldundiak helegitea jarri zuen, ezarritako zerbitzu minimoekin arreta bermatua ez zegoelakoan.
agentziak | erredakzioa
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak % 80ra igo ditu Bizkaiko zahar-etxeetako zerbitzu minimoak, II. eta III. mendekotasun graduak dituztenak % 70 edo gehiago badira, Bizkaiko Aldundiak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.
Aldundiak helegitea jarri zuen Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoen kontra, arreta ez zela bermatuko iritzita.
Orain, zerbitzu minimo berriak ezarri dituzte bihar hasiko den lau asteko greban.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea