Ekonomia -

EUSKO JAURLARITZA

2017ko aurrekontuak negoziatzeko, bigarren bilera-erronda

Gaur, Elkarrekin Podemoseko ordezkariekin, 15:30ean, eta PPkoekin, 17:00etan, du hitzordua Azpiazuk. Bihar, berriz, EH Bilduren txanda izango da.

Erkoreka eta Azpiazu, aurrekontuak aurkezten. EFE.
Erkoreka eta Azpiazu, aurrekontuak aurkezten. EFE.
Erkoreka eta Azpiazu, aurrekontuak aurkezten. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2017rako prestatu dituen aurrekontuak negoziatzeko bigarren bilera-erronda egingo da gaur eta bihar, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak bideratuta.

Gaur arratsaldean bi hitzordu ditu sailburuak: Elkarrekin Podemoseko kideekin, 15:30ean, eta Alderdi Popularrekoekin, 17:00etan. Bihar, berriz, EH Bilduko ordezkariekin bilduko da, 15:30ean.

Asteazkenerako itxita izan nahi du akordioa Jaurlaritzak, eta oposizioko alderdiei horretarako "borondatea" eskatu die. Jarritako epea, baina, "laburregia" dela uste dute alderdiek. Borja Semper PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, esaterako, "seriotasuna" eskatu zion Azpiazuri epe horren berri izan eta berehala. "Presa" horren atzean EH Bildurekin "isilean" hitzartutako akordioren bat dagoen galdetu zuen buruzagi popularrak.

Iker Casanova EH Bilduko eledunak ere azkarregi deritzo asteazkenerako negoziazioa itxita eduki nahi izateari, eta ez du ikusten ezker abertzalearekin negoziatzeko borondaterik. Horren hitzetan, jarritako "epea hain laburra dela ikusita", baliteke beste alderdiren batekin akordioa itxita izatea jada jeltzaleek eta sozialistek.

Gutxienez oposizioko hiru taldeetako baten abstentzioa behar du Jaurlaritzak, aurrekontuak aurrera atera ahal izateko, Gasteizko Gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk ez baitute gehiengo nahikorik bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak Ekonomia 2024 EH Bildu Araba PSE-EE berriak Euskadiko PP bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak