Ekonomia -

Manifestazioa

Bizkaiko zahar-etxeetako gatazka konpontzea eskatuko dute Bilbon

Babestu senideen plataformak eta Pentsionistak Martxak elkarteak lan-gatazka ez betikotzeko neurriak exijituko dizkiote Bizkaiko Foru Aldundiari.

Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Babestu senideen plataformak eta Pentsionistak Martxan elkarteak manifestazioa deitu dute igande honetan Bilbon, zahar-etxeetako gatazkari konponbidea eman diezaiola eskatzeko Bizkaiko Foru Aldundiari.

'Pertsonen eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen', lelopean egingo dute mobilizazioa.

Bi taldeek ezinbestekotzat jo dute langile-egoiliar ratioak hobetzea. Egoitzetako beharginen lana defendatu dute, baina “baliabide gehiago”  beharrezkoak direla erantsi dute, “beti mugan ari direlako lanean eta harreman humanoago bat izateko”.

Horrez gain, zerbitzuaren pribatizazioa kritikatu dute. “Egoitzen % 70 errentagarritasun ekonomikoa bilatzen duten enpresa pribatuek kudeatzen dute”, deitoratu dute.

Lan-gatazka honetan agintari politikoek erakutsi duten jarrera ere salatu dute; izan ere, “erakunde publikoak bokazio gutxiko enpresa pribatuen eskuetan uzten ari dira pertsona nagusien zaintza”.

Hori dela eta, “ez nahikoa eztabaida mahaian euro batzuk gehiago jartzea, arazoa konpontzeko beste sentsibilitate bat behar da”, azpimarratu dute.

Hortaz, Bizkaiko Foru Aldundiari “gatazka ez betikotzeko neurriak” hartzea exijitu diote bi elkarteek. “Ez da nahikoa esatea langile-egoiliar ratioa Eusko Jaurlaritzak ezartzen duela esatea edo soldata kontuak enpresa bakoitzeko buruzagien eta langileen arteko arazo bat dela adieraztea”, azaldu dute.

Babestu eta Pentsionistak Martxan taldek gogora ekarri dute Bizkaiko Diputazioak egin dituela pribatizazioak eta, ondorioz, “ezin dio gizartearen aurrean duen ardurari uko egin”.

Amaitzeko, zahar-etxeetan lan egiten duten behargin guztiei euren babesa agertu diete eta haien aldarrikapenak defendatu dituzte, “pertsona nagusiak hobeto zaintzea ekarriko duelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Egoitza geriatrikoak Protestak gaur Lan gatazkak gaur Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa