Ekonomia -

Lan-gatazka

Epaile batek baliogabetu egin ditu 12 orduko lanaldiak ACBko lantegian

Horrez gain, epaileak dio enpresak ez duela lan-baldintza horiek ezartzea justifikatzen duen argudiorik aurkeztu.

Sestaoko ACB lantegia.
Sestaoko ACB lantegia.
Sestaoko ACB lantegia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Lan-arloko 4. Epaitegiak baliorik gabe utzi ditu ArcelorMittal konpainiak eta Sestaoko ACB lantegiko enpresa-batzordeak fabrika hori berriro irekitzeko adostu zituzten lan-baldintzak.

LAB eta ELA sindikatuek ez zuten itun horrekin bat egin, eta azken horrek epaitegietara jo zuen, helegite kolektibo baten bidez, 12 orduko lanaldiak ezarrita, Langileen Estatutuko 41. artikulua urratzen ari zirela salatuz eta akordio hori indargabetzeko eskatuz.

Epaileak errekurtsoa onartu du, eta ebazpenean jasotzen duenez, akordio horrek enpresari “eskumen osoa ematen dio lanaldiak, ordutegiak eta lan-egutegiak erabakitzeko, baita aldaketa funtzionalak egiteko ere”.

Ebazpenaren arabera, “enpresak ez du inolako frogarik aurkeztu neurri horiek justifikatzeko”. Era berean, epaileak ondorioztatu duenez,  negoziatzeko prozedura ez zen egokia izan, ez zelako kontsultak egiteko faserik izan, eta horrek enpresaren asmo ona zalantzan jartzen duelako.

Horregatik guztiagatik, bi aldeen arteko itunean bildutako neurriak baliogabetzeko eta horren aurreko lan-baldintzak berriro ezartzeko agindua eman du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Sestao albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Lana albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Metalgintza albisteak