Ekonomia -

Eustaten datuak

Industria ekoizpena % 2,3 hazi zen 2016an

Hirugarren urtez jarraian egin du gora, Eustat Euskal Estatistika Institutuak egindako azterketaren arabera.

Garraio-materialaren sektorea % 16 hazi zen. Argazkian CAF enpresak egindako trena.
CAF enpresak egindako tren bat.
Euskal industriak egin du gora %2,3 2016garren urtean

1:29

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) industria produkzioaren indizeak (IPI) % 2,3ko igoerarekin itxi zuen 2016a, Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. Hirugarren urtez jarraian hazi da.

Datuak sektoreka aztertuta, garraio-materialarenak izan du gorakadarik handiena (% 16,6), baina produktu informatiko eta elektronikoen (% 9,9) eta produktu farmazeutikoen (% 5,3) gorakada ere nabarmentzeko modukoak dira.

Jaitsierarik handienak, berriz, sektore hauetan izan ziren: erauzketa industriak (–% 16,8), material eta ekipo elektrikoa (–% 5,8), eta energia elektrikoa, gasa eta lurrina (–% 5,2).

Ondasunen alorrean, ekipamenduko ondasunek % 8,8ko hazkunde metatua izan zuten; kontsumo-ondasunek, % 0,9koa, eta tarteko ondasunek, % 0,9koa. Energia alorrak ere aipatzeko moduko jaitsiera izan du, % 4,3 egin baitu behera.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban % 7,8 hazi zen indizea; Gipuzkoan, % 1, eta Bizkaian, % 0,8.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Albisteak Araba EAE Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Industria gaur Euskal Estatistika Erakundea gaur