Ekonomia -

iruñean

Zoru klausulak atzeraeragin osoz itzultzea ebatzi dute bi epailek

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5 eta 7 zenbakiko epaitegiek bi hipotekatan ezarritako klausulak indargabetu dituzte gardentasun faltagatik eta neurrigabeak izateagatik.

Etxebizitzak
Etxebizitzak
Etxebizitzak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko bi epaitegik Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak zoru klausulen inguruan ateratako ebazpena aplikatzen duten Nafarroako lehendabiziko epaiak eman dituzte.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, bi epaileek Nafarroako Rural Kutxa kondenatu dute aipatu klausula horietan oinarrituta behar baino gehiago kobratutako kopuru guztiak itzultzera, ez 2013ko maiatzean Auzitegi Gorenak epaia eman zuenetik aurrerakoak bakarrik, baizik eta kontratua sinatu zen egunetik bertatik.

Epai bien aurka errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Lurralde Auzitegian. Auzitegi horrek oraindik ez du epairik eman Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren ostean.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5 eta 7 zenbakiko epaitegietako epaileek bi hipotekatan ezarritako klausulak indargabetu dituzte gardentasun faltagatik eta neurrigabeak izateagatik.

Horrenbestez, epaile bien erabakiaren arabera, Nafarroako Rural Kutxak atzeraeragin osoz itzuli beharko ditu bidezkoa zena baino gehiago kobratutako dirua, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak abenduaren 21ean emandako epaiari jarraikiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Albisteak Nafarroa Hipotekak albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Higiezinen merkatua gaur