Ekonomia -

ELKARRETARATZEA

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta % 8 handitzeko eskatu dute

Elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian. Bertan salatu dutenez, pobrezia eta bazterkeria egoeran bizi diren herritarren kopurua nabarmen hazi da EAEn azken urteotan.

Eusko Legebiltzarraren atarian, goizean, egin duten protesta. EFE.
Eusko Legebiltzarraren atarian, goizean, egin duten protesta. EFE.
Diru-sarrerak bermatzeko errentaren % 8ko igoera eskatzeko bilkura

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat sindikatutako (ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT eta CNT) eta gizarte taldetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute, gaur goizean, Eusko Legebiltzarraren atarian, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta % 8 igotzeko eskatuz.

'Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta % 8 murriztearen kontra. Murrizketarik ez' lelopean, dozenaka lagun bildu dira. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere bat egin dute protestarekin.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta KPIaren arabera igotzea proposatuko du Eusko Jaurlaritzak. Igoera horrek lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren parekoa izan behar duela esan dute gaur bildutakoek.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika sailburua Legebiltzarrean agerraldia egiten ari zen bitartean deitu dute elkarretaratzea kanpoaldean. Bere departamenduaren lan-ildo nagusiak azaldu ditu Artolazabalek Gasteizeko Ganberan.

Bilkuran parte hartu dutenek salatu dutenez, pobrezia eta bazterkeria egoeran bizi diren herritarren kopurua nabarmen hazi da EAEn azken urteotan, "Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketen ondorioz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza berriak ELA Langile Abertzaleen Batzordeak Eusko Legebiltzarra Ekonomia albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta